1. |
makur ta itsu
04:40
|
|||
Egun ikusi dut, hil zen gizon bat / Bere inguruan mundua irriz eta dantzan / Egun ikusi dut hilzorian zen mundua / Bere gainean, gizonak irriz eta dantzan / Ahantzi du hilen dela / Ez du oroitu nahi / Begiak hetsi / Ta zorakeria berretsi / Aberats, gazte ta poderetsu / Helburuak bihurtu bizio / Ezinezkoa egi izaiteko / Etengabe minak zabaltzen / Gizon eroak segitzen du irriz eta dantzan / Bere buruaren miresle / Bere munduaren ehorzle / Makur ta itsu.
J'ai vu un homme mort, et le monde danser autour de lui.. J'ai vu un monde mourrant, et l'Homme danser autour de lui.. Pervers et aveugle...
|
||||
2. |
itzalak argitu
03:52
|
|||
Gordea dena atera / Itzalak argitu / Ezinaren sarean / Mutu naiz bilakatu / Gauzen azaltzeko / Argi ikusteko / Kantatu behar, oihu egin behar / Burua ez galtzeko / Hitzak eskas direlarik / Hutsa abiapuntu / Ezinaren sarean / Mutu naiz bilakatu / Gauzen azaltzeko / Argi ikusteko / Kantatu behar, oihu egin behar / Burua ez galtzeko / Hatsa hartu ezinik / Zuloaren ertzean / Eroriko nntzela / Pentsatzen nuenean / Etsipenaren menpe / Bakarrik nintzenean / Hatsa hartu ezinik / Agertu zinenean.
A bout de souffle, au bord du gouffre, quand je me voyais tomber..
|
||||
3. |
kontrolpean
03:48
|
|||
Izan herritar on bat / Ongi bozkatu, ez huts egin / Jan edan, lasai / Dena kontrolpean dago / Kasu zure auzokoan, ez zaite fida / Ez zazula sinetsi bere gonbida / Egon nirekin maitia, nire aintzinean / Etzan, lokartu, ez amestu biharramunean / Jan, edan, lasai / Dena kontrolpean dago / Ez, ez zaitugu utziko / Batzen ta oldartzen / Nehork ez zaitu segitzen / Ez zazula pentsa sobera / Nekatuko zira / Zato gurekin, aintzina zaite libreki / Ez, ez zaitugu utziko / Batzen ta oldartzen / Nehork ez zaitu segitzen / Erakutsiko dizugu, begiak ongi ideki / Hola pentsatu behar da / Ez da beste aukerarik.
Ez, ez zaitugu utziko / Batzen ta oldartzen / Nehork ez zaitu segitzen / Bakarrik zira gelditzen.
Reste allongé, rendors toi, tout est sous contrôle..
|
||||
4. |
oreka
06:37
|
|||
Batzutan konplikatua, bestetan errexa / Mina, irria, maitasuna, etsipena / Hainbat alde menpean hartzeko nahi / Ez beti gai / Biziaren gora-beherak jasan / Eta aintzina joan / Bestetan gelditua bidearen bazterrean / Nehor ez ukanez, lepoan hartzeko, segitzeko aurrera / Ta bakarrik senditu, ta herraz bete / Ta ezin barkatu, pentsatu, lo hartu / Ez dizut erranen, bizia errexa dela / Ezta ez zirela gai izanen / Bainan ez zazula sekulan ahantz / Hor naizela zuretzat / Handitu, jostatu, erori, negar egin / Kantatu, maitatu, haserretu, irri egin / Oreka, zure oreka atxeman eta mintzatu / Nerekin mintzatu, besteekin mintzatu / Zure oreka atxeman / Denbora hartu, eta itzuli / Egin duzunaren gainean / Eginen duzuaren aintzinean / Eta sartu biziaren dantzan
Grandir, jouer,tomber, pleurer, chanter, aimer, enrager, rire, et trouver l'équilibre.
|
||||
5. |
itxurak
04:30
|
|||
Itxurakeriaren erregea / garbitasuna, bere jauregia / bazterketa bere boterea / bere epaia, ezeztaezina / barnetik kanpoa begiratzen / barnea kanpora ateratzen / teilak hormaz xuritzen / neguaren haize hotzak / herrestan eremaiten ditu odei pisuak /
itxurakeriaren erregea / garbitasuna, bere jauregia / bazterketa bere boterea / bere epaia, ezeztaezina / erregea kanporatu / gotorlekua hustu / ahantzi, idatzi, sendatu/
barnetik kanpora ateratzen / kanpotik barnea onartzen
Royaume des apparences, roi des hypocrites, oublier, écrire, guérir..
|
||||
6. |
ortzadarra
06:04
|
|||
Bidean gelditu naiz, galdua nintzelako / Ezin orroituz / Nundik heldu, ta nora nebilen /
Bainan mutu egon nitzen / nere parean ikusi nuen, ortzadarra /Hi aizu, ze, ederra zira /
Nere bizia alaituko zinuke / Etxera nahi zaitut egun eraman / Neretzat atxiki, hain pollita zaren / Abiatu nintzen ederraren gibelean / Euria mardul, nere begiak bidearen gainean / Ibarrez ibar, zubiz zubi / Bidaiatu nuen / Garrasika, / Nere haserrea asetzeko / Nere bizia alaituko zinuke / Etxera nahi zaitut egun eraman / Neretzat atxiki, hain pollita zaren / Zertako eskapatzen zira nigandik, bakarrik maitatu nahi zaitut / Nere bizi euritsua, alai dezazun / Bainan hasi naiz ulertzen, harrapaezina zinela / Ta denbora galtzen nuela, zure atzean nekatzen / Aski da ! Ez zaitut segitzen / Ez baitzira neretzat ona / Ez dut galdu itxaropena / Eguzkia dut orain ikusten / Bidean gelditu naiz / Hitz egiten ortzimugari / Oihuka biziaren mugeri / Euripean iguzkia hurbil / Itxoiten / Ortzadarra itxoiten
Poursuivre un soleil, et attendre l'arc-en-ciel..
|
Streaming and Download help
If you like Torii, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp